XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Egia esan, badirudi orain Ertzaintza lehen baino isilago ibiltzen dela bere ikerketetan.

Ahoz aho iritsi zaigu berria.

Ondorengo lana informazio ona lortu eta irakuleei ahalik eta txukunen eskaintzea izan da: datu gordinak jaso, bereiztu, sailkatu, antolatu eta erredaktatzea.

Albistea, tamainaz xumea, hiru kazetariren eta argazkilari baten lanari esker kaleratu da.

Arazoak ez datoz banan-banan lanbide honetan.

Radio Euskadiren albistegiak eman digu abisua: Gerestaren masailezurrari buruz egindako txosten anatomiko-forentsearen filtrazio bat eskaintzen ari zen Antena 3 telebista.

Irratiaren aurrerapena landutakoa bazen ere, Antena 3en albistegia ikusi arte itxaron behar zen informazioaren kalitatea neurtzeko.

Filtrazioaren arabera, Gerestari bi hagin kendu zizkioten, ziurrenik hil eta gero.

Datua garrantzitsua da oso.

Telebistak sinetsi ezineko azalpen bat eman du: torturatua izan zela simulatzeko atereak zirela.

Azalpen hori emanez, txostenaren edukia indargabetzen saiatzen ari direla dirudi.

Zuhur jokatzea erabaki dugu, albistea labur jaso eta txostena eskuratu arte itxarotea.

Maiatzak 12

ASTEAZKENA

Guretzat Geresta kasuak segida izan du.

Errenteriako Zamalbide auzoko zelai batean gorpua aurkitu zuteneko argazki batzuk iritsi dira gure eskuetara.

Ertzaintzak ateratako lehen argazkiak dira.

Orain arte ezezagunak, zeren eta epaileari igorritako txostenean bigarren txandako argazkiak soilik baitzeuden (gorpua mugitu ondoren, eskuak plastikoz estalirik zituenean egindakoak).

Gaur deskubritu ditugun argazkien artean, bat bereziki esanguratsua da: Gerestaren eskuineko eskuaren hatz lodia praken eskuineko poltsikoan sartuta ageri da.

Beraz, esku horrekin tiro egitea eta hatza poltsikoan gordetzea pentsaezina da, logikatik kanpo dago.

Nola eutsi dakioke suizidioaren hipotesiari?